Osagaiak
Errezeta
Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez estalitako labe-erretilu batean ipini eta labean sartuko ditugu, 200º-ko tenperaturan, ahatearen azalak txigor kolore gorrixka hartu duela ikusi arte. Aluminio-paperak ez dio koipeari, labe-erretilu beroa ukitzerakoan, ke gehiegirik ateratzen utziko (horrez gainera, ez dugu horrenbeste denbora eman beharko erretilua garbitzen). Ahatearen koipea gorde ahal izango dugu beste batean patata batzuk frijitzeko.
Ahate izterrak gozaturik daude dagoeneko, pote barruan su eztian konfitatuak hain zuzen ere, eta egina dugu dagoeneko jateko egin behar zen guztia: azala gorritu. Salteaturiko onddoekin jango ditugu ahate izter txigortuak. Gatza ere eman ahal izango diegu, baina oso gutxi.