AHATE KONFITATUA ENTSALADAN ILLARRAMENDI ERAN

Osagaiak

  • 4 ahate izter konfitatu, ongi xukatuak
  • 2 eskarola garbi, lehor eta hostoak solte
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 8 koilarakada oliba olio birjina
  • Limoi zukua
  • Mutur bat ale-ziape
  • Tomate umo bat, zuritua eta dado txikitan moztua
  • Gatza

Errezeta


Ohol batean, labana zorrotz batez, kenduko diegu hezurra ahate izter konfitatuei. Horretarako, hezurraren arrastoari segitu baino ez dugu egin behar “L itxurakoa da“, eta izterren haragia bereiziko dugu bi ataletan, hezurra garbi utzirik. Izter konfitatu erdi bakoitza lodiera handi samarreko xerratan zatitu eta erretilu batean hedatuko ditugu ondoren, labean sartzeko. 200º-ko tenperaturan edukiko ditugu 15 bat minutuan, ongi txigor daitezen. Atera eta irauli egingo dugu erretilua soberako koipea erretiratzearren.

Katilu batean nahasiko ditugu limoi zukua, gatza, oliba olioa, baratxuri ale pikatuak, ziapea eta tomate dado txikiak. Ozpin-olioa ongi nahasi eta ahate xerra beroen gainean garaztatuko dugu. Erretiluaren zukuaren zati txiki batez onduko dugu eskarola: bira batzuk eman eta ahate xerren gainean zabalduko dugu. Olio-ozpinaren gainerakoarekin garaztatu eta hoztu baino lehen zerbitzatuko dugu guztia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?