Osagaiak
Errezeta
Kanpotik eta barrutik emango diogu legatzari gatza. Mahaian aurkeztuko dugun erretilu berberean erreko dugu. Txangurru dagoeneko maneatua erabiliko dugu betegarri gisa; ogitartekoen moduan edo, bestela, txangurrua hezurrak utzitako zuloan galkatuta, beteko dugu legatza. Ura gainetik garaztatu (ez lehortzeko), aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko dugu merlenka isatsa 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro isatsa, mamia egina dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.
Legatza labetik atera baino minutu batzuk lehenago, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu merlenka isatsaren gainetik. Zerbitzatzerakoan, labe-erretiluaren hondoa marruskatu eta lortutako zukuarekin garaztatuko dugu arraina, mamitsuago egon dadin.