Osagaiak
Errezeta
Salda egiteko: Kazola batean olioa jarri eta axal eta hexurrak frijitu su bizi samarrean eta gero barazkiak gehitu. Ur askorekin estaliko dugu dena, gatz pixka bat eman eta irakin dezala 15 bat minutuz. Gero iragazkitik pasatu.
Marmitakoarekin segitzeko: Su ezti-eztian frijituko ditugu 5 minutuz, oliotan, piper eta tipulin txikituak. Baratxuria gehitu eta nahasi egingo dugu. Patatak zuritu eta lehengo moduan krask eginez zatituko ditugu. Barazkiekin batera frijituko ditugu orain patatak su motelean minutu batzuetan. Tomate-saltsa erantsi eta dagoela dena beste zenbait minutuz su motelean. Aldez aurretik prestatua dugun saldarekin estali, gatza bota eta su motelean egos dadila dena patata behar den puntuan izan arte.
Bukatzeko: 2 koilarakada olio jarri zartagin batean eta bero-bero dagoenean mero dado gazituak salteatu. Bizi-bizi egin behar dugu hori, arraina lehor ez dadin. Egositako patatetara irauli. Gatzik behar ote duen begiratu eta perrexila bota par-par. Luze gabe zerbitzatu, meroa, berotan denbora gehiegi emanez gero, lehor litekeelako.
Barazkiak frijitzen ari garenean, min pixka bat ere gehi genezake, nahi izanez gero, pipermina esaterako.