Osagaiak
Errezeta
Bainila leka erditik ireki eta barrenekoa marruskatu bertan diren hazi beltzak atera daitezen. Kazola batera botako ditugu haziak bi bainila puskekin eta gainerako osagaiekin, baina oraindik ere limoi zukua sartu gabe. Su motelean egosiko dugu dena, nahastura pixka bat loditu eta itxura atsegineko konpota egiten den arte. Beharrezkoak izango dira, betiere su ezti-eztian, 50en bat minutu. Konpota sutatik baztertu bezain laster, limoi zukua gehituko dugu. Nahasi, hozten utzi eta goporretan sartuko dugu. Ongi itxita hozkailuan gordeko ditugu, hotz.
Konpota hau gailetekin edo bizkotxo batekin jaten ahal dugu. Jogurt natural bat gozatzeko ere erabil liteke, azukrearen edo eztiaren ordez konpota hau gehituz.