Osagaiak
Errezeta
Kazola batean osagai guztiak nahasi, ongi estali, eta utziko dugu hozkailuan, 12 ordutan gutxienez. Horren ostean, sutan ipiniko dugu guztia, oso su eztian, irakiten hasi arte. Une horretatik aurrera beste 45 bat minutu eduki beharko dugu sutan, oso su eztian betiere. Hozten utzi eta poteetan sartuko dugu ondoren. Oso gozo dagoela ikusten badugu, limoi zuku pixar bat gehiago eta ron edo whisky zorrotada eder bat isur ditzakegu, konpota poteetan sartu aurretik. Baina jakina, haur txikiak baldin baditugu inguruan, ez diogu kasurik egingo azken atal horri, hain adin txikian okerreko bidetik abia ez daitezen.