Osagaiak
Errezeta
Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema hondo osoan zehar, zopako koilara baten kanpoaldeaz baliatuta. Metalezko moldea oraindik kendu gabe egingo dugu hori, ertzak babestearren. Moldearen hondoa aldagarria bada, erosoago kendu ahal izango dugu.
Mugurdiak ipiniko ditugu kremaren azalean, ahalik eta txukunen. Hobe dugu fruta erdialdean pilatuta, tarta mamitsu eta zaporetsuagoa izan dadin. Bukatzeko, oparo hautseztatuko dugu azukre-hautsa gainetik, tarta ongi elurtuta uzteko. Lehenbailehen jango dugu tarta.
Komenigarria da tarta egin bezain laster jatea, beratu gabe fresko eta kurruskari egon dadin. Sekula ez dugu tarta hozkailuan sartuko: beratu eta hondatu egingo da.
Kremaren ordez, limoiz edo pistatxo-krema bideratu ahal izango dugu. Ezin hobea izango da emaitza.