MUGURDIAK IZOZKIAREKIN

Osagaiak

  • 750 g mugurdi, ongi onduak
  • Krema ingelesa, litro erdia

Errezeta


Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez. Hotz zerbitzatuko ditugu mugurdiak, gopor txikietan, izozki bigun-bigunarekin batera. Izozkia harria bezain gogorra badago, ez da bat ere atsegina jateko, eta hala badago, erreparatu egin beharko diogu adreilua bezain gogorra dagoenean izozkia nola bigundu dioen errezetari.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?