MUSKUILU ZOPA

Osagaiak

  • 2 kg muskuilu
  • Kg erdia arrain mutur, hegalak edo matrailak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • Oliba olioa
  • Baso bete ardo zuri
  • 3 l ur
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Esnegain urtu, mutur bat

Errezeta


Lurrunean irekiko ditugu muskuiluak, tipulin bat, ur pixar bat eta ardoarekin. Oskoletatik aterako ditugu muskuiluak eta zopa egiteko gordeko dugu egosi diren zukua. Oskolak, katuarentzat.

Kazola batean oliba olio pixar bat erantsi eta gainerako tipulina, porrua, azenarioa eta baratxuria jarriko dugu eztitzen, su eztian. Arrain muturrak erantsi eta 20 bat minutuan edukiko dugu guztia, su eztian betiere. Muskuiluak egosi diren salda erantsiko dugu ondoren, eta muskuilu pieza handi itsusienen txanda izango da hurren (baita hautsirik daudenena ere). Arrain hezurrak atera eta xehatu egingo dugu zopa, iragaziz.

Zerbitzatzerakoan erantsiko dugu esnegain mutur irakin berria. Zopa bizkor jo, nahasi eta oso bero zerbitzatuko dugu, gatz-puntua zuzendu eta gero. Zopa-ontzi batean isuriko dugu, gainerako muskuiluen gainean.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?