ALMIBARRA NOLA EGIN

Osagaiak

  • 1/2 kg azukre
  • Litro bat ur
  • Xorta bat limoi zuku

Errezeta


Ura eta azukrea nahasi eta su eztian jarriko dugu eltzea egosten. Irakiten hasi orduko erantsiko dugu limoi zukua eta aterako dugu eltzea sutatik. Hau da momentua, almibar nola edo hala lurrindu nahi izanez gero. Beraz, sutatik atera eta hozten utziko dugun unean erantsiko dugu likoreren bat, armagnaca, moskatela, whiskia, patxarana, kafe.esentzia edo kafe disolbagarria, bainila-erauzkina, eta abar. Horrela jokatuko dugu, irakinak hautaturiko lurrina galaraz ez dezan. Limoi zukuari esker ez du irakindako azukreak pikorrik eragingo.

Almibar honen bitartez busti ahal izango ditugu, adibidez, bizkotxo-xafla batzuk, haietaz egingo den tarta mamitsuago egon dadin. Sutatik ateratakoan, edozein gai lurrintsu edo espezia erantsi ahal izango dugu: azafraia, te-poltsatxoak, kanela-adaxka, limoi edo laranja azala, eta abar.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?