ARRAUTZA NAHASI KREMATSUAK MIKROUHINETAN

Osagaiak

  • 2 arrautza
  • Gatza eta piperbeltza
  • Xorta bat esnegain urtu edo esne kontzentratu lurrundu
  • Xorta bat oliba olio
  • Xorta bat gurin urtu

Errezeta


Plater batean nahasiko ditugu osagai guztiak. Ongi jo eta mikrouhinetarako plater batean, plastikozko erretilu batean, egokituko dugu nahastura. Indar betean eragingo diogu makinari eta pixkana-pixkana mamitzen utziko diogu nahaskiari, minuturo-minuturo biraka eraginez. Ertzak mamituko dira lehenago, eta aldiro-aldiro nahasi behar ditugu erdian mamitu gabe dagoen aldearekin. Krema koipetsua itxuratu arte jokatuko dugu horrela. Arrautzak krematsu ateratzen ez baditugu, berehala lehortuko zaizkigu eta hondatu.

Mikrouhinetatik atera, gatz-puntua neurtu, behar izanez gero zuzendu, xorta bat gurin fresko erantsi (aukeran) eta biraka nahasiko ditugu arrautzak azeneko aldiz. Zaporetsuago geratuko zaizkigu gainetik tipulin-belar fresko pikatua zabaltzen badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?