Beharrezkoak
Errezeta
Erraza dirudi eta hala da, diziplinan ohituz gero. Ongi frijitzea magikoa da, tatxarik gabeko arrautza frijitu bat jateko sentsazioak ez du berdinik. Gutxik dakite behar bezala egiten. Dantza hau ez da sukalde askotan sekula behar bezala egiten.
Garrantzitsua da, lehenik, ontzi estu eta altu batean frijitzea. Padera batean baino hobekiago. Oliba olio ugari isuri eta su bizi-bizian jarriko dugu padera: ez diogu olioari erretzeko astirik emango, bai ordea kea dariola hasteko. Arrautzak banan-banan hautsiko ditugu katilu batean eta altuera egoki batetik lerratuko ditugu olio berotan, zipriztinik gabe ospitalerako aitzakiarik eduki ez dezagun. Olioaren gainean hasten dituzte arrautzak trebeenek. Irauli edo bitsaderaz ukitu baino lehen, oliotan murgilduko dugu arrautza, ongi bero dadin eta arrautza frijitu zoragarria bitsaderari itsats ez dakion (erremediorik ez dago, bestela: ezin bereiziko ditugu bata eta bestea, eta lehertu egingo zaigu, seguruenik, gorringoa.
Halatan, arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Ertzak parpailatsu atera bazaizkio, hainbat hobe, bikaina arrautza! Sutatik atera eta oparo emango diogu gatza arrautzari. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra.
Oso ono dago dena, baina askoz laburrago egoten bada askoz obeto.
Dunia @ 2019-03-21 13:36:20