Beharrezkoak
Errezeta
Bi modu daude arrautzopil krematsu bat egiteko. Arrautza hutsez egin behar badugu, arrautzopil frantses bat alegia, koilarakada batzuk esnegain urtu erantsiko dizkiegu arrautzei sutan mamitu baino lehentxeago. Esnegaina erants dezakegu, era berean, arrautzopila paderan bildu hasi baino lehen; opila mamitu denean, erdian isuriko dugu esnegaina. Modu horretan, mamitsu geratuko da esnegaina erdian, arrautzopilaren barruan itxirik.
Patata tortilla egin behar badugu, patata eta arrautzak alde batetik mamitzen ari direnean, buelta eman aurretik, erantsiko ditugu arrautza gorringo batzuk, joak. Zurezko zaliaz gaien erdian zulo bat egin eta egoki zabalduko ditugu gorringo joak. Bizkor irauliko dugu orduan tortilla beste aldea ere ongi mami dadin. Tortillak arrautza gorringo gehiago izango du eta mamitsu eta hori geldituko zaigu.