Osagaiak
Errezeta
Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, eta zukua aterako diegu haien mamiei. Gai guztiak eroso sartuko diren kazola batean, geruzetan ipiniko ditugu azenario arraspatua eta azukrea, txandaka antolaturik, eta ordena berean hautseztatu eta isuriko ditugu azal birrinduak eta zukuak. Azkenik, gutxienez hamabi orduan edukiko dugu guztia hotzean, ongi tapaturik.
Epe horren ostean, su eztian jarriko dugu geruza-nahastura kazola batean. Ura erantsi eta luzaro utziko diegu gaiei egosten, konfituraren itxura hartu arte. Bi ordu egingo dute gutxienez, su ezti-eztian, karamelu-kolorea hartzen utzi gabe. Potetan sartuko dugu marmelada ondoren, eta hozkailuan gorde.