Osagaiak
Errezeta
Azukre honen oinarria bainila lekak dira. Krema ingelesa, arrautza-esnea, arroz-esnea edo bainila erabiltzen den edozein postre egiten dugunean, garrantzitsua da bainila lekak ez botatzea sekula. Uretan garbitu, labe ondoan edo toki lehorren batean idortu, lizundu ez daitezen, eta berriz gordetzen ahal ditugu, beste noizbait erabiltzeko, beste zerbait egiteko, azukre lurrineztatu hau konparazio batera. Adaxkek lehor-lehor gelditu behar dute.
Fresko baldin badaude, ireki eta bihiak marruskatu, eta irabiagailuaren ontzira sartu, azukrearekin eta limoi azal birrinduarekin batera. Indar bete-betean jarri martxan irabiagailua, dena hauts fin bihur dadin, eta ontzi guztiz hermetiko batean eduki, erabili behar dugunerako. Erabilera: jogurt bat gozatzea, edo azukre arruntaren ordez erabiltzea gozogintzako zerbait egin behar dugunean, flan bat, krema bat, bizkotxo bat, arrautza-esnea, etab.