BARAZKI GAINERREAK PROVENTZAKO ERAN

Osagaiak

  • 2 tipulin, zerrendatan moztuak
  • Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat
  • 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra
  • 5 tomate ertain
  • 3 alberjinia
  • 3 kuiatxo
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Eltze giderdun batean koilarakada bat olio isuri eta hartan gorrituko ditugu axaletik tipulinak, zerrendatan moztuak, gatz pikor batzuekin. 15 bat minutu guztira. Gainerako barazkiak garbituko ditugu ondoren, azala kendu gabe, eta xerratan moztu. Gaiak gainerretzeko erabiltzen dugun erretilu baten hondoan paratuko dugu tipulin gorritu berria eta haren gainean txandakatuko ditugu alberjinia, tomatea eta kuiatxoa, arrainen ezkaten antzera antolatuak, ondokoa aurrekoaren ertzaren gainean jarriak. Ezkaia gainetik hautseztatu, gatz pixka bat eman eta gainerako oliba olioaz garaztatuko dugu guztia. Erretilua labean sartu eta 130º-ko tenperaturan edukiko dugu berotzen, barazkiak ongi egin arte. Labea goriago eta erre egingo lirateke barazkiak. Akabo.

Beste barazki batzuekin ere manea dezakegu jaki hau, gogokoen dauzkagunak bideratuta. Era berean, oinarriko tipulinaren ordez, tomate saltsa on bat jarri genezake, barazkiak haren gainean antolatuz. Emaitza ona da, benetan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?