Osagaiak
Errezeta
Su eztian jarri kazola zabal batean, 3 koilarakada oliba oliorekin batera, tipulina eta gatz pixka bat. Baratxuri aleak gehitu, zuritu gabe, eta su eztian frijitu daitezela 15 minutuz.
Zartagin batean, su ez oso bizian, 3 koilarakada olio jarrita, piper gorria eta berdea salteatu, 5 minutuz-edo. Gatz eman eta, ongi xukatuta, tipulina dugun kazolara bota.
Beste 3 koilarakada olio jarrita, zartagin berean alberjinia eta kuiatxoa salteatu, su ez oso bizian, beste 5 minutuz. Gatz eman, xukatu eta lehendik prestatutakoari erantsi.
Bi tomateak zartaginetik pasatu, minutu batez, koilarakada bat oliba oliotan. Gazitu, azukre pixka bat gehitu eta gainerako barazkiak dauden kazolan bildu dena.
Su motelean berotu kazola eta perrexila bota. Sutan utziko dugu orain beste 15 minutuan. Baratxuri ale osoak erretiratu barazkien artetik arrantzan bezala. Dasta ezazu gatzik behar ote duen jakiteko eta zerbitzatu.