ESPEZIAK NOLA GORDE

Osagaiak

  • Leku ilun eta lehor bat

Errezeta


Askotan adierazi dugu web orri honetan errespetuz tratatu behar ditugula espeziak. Sukaldea alaitzeaz gainera, erakargarri handikoak dira eta oso garestiak. Jatorrizko itxuran eskuratu behar dira, ahal neurrian, adaxkak, aleak, zurtoinak, haziak, ehorik baino hobe! Lurrin bizitasunak ematen digu espezien kalitate eta freskuraren berri.

Giroko tenperaturan gorde behar dira espeziak, leku ilun lehor batean, ongi itxitako poto opako eta guztiz hermetikoetan. Hutsean ontziratzea da gomendagarriena. Sekula ez ditugu poto berean elkarrekin gordeko, ezta kopuru guztiz txikitan erosiko ere. Ez dago hilabeteen eta urteen joanean itxirik, lehor, lizundurik, lurrinik gabe, erdi hilik zahartzen eta higatzen ari diren espeziaz beterik dauden despentsak baino ikuspegi lastimosoagorik.

Eta zoritxarrez, kalitate eskasa da supermerkatuetan saltzen diren poto horiek eskaintzen dutena. Oso gutxitan dira bikainak espezia horiek. Altxor bat aurkitu dugula esan ahal izango dugu, mundu misteriotsu hau ongi ezagutzen duen saltzaile batekin topo eginez gero. Bitartean, arau nagusiak agitzen du beti: hobe dugu paella piperrauts on batez maneatzea, lurrinik gabeko azafrai memelo, idor eta izugarri garesti batez baino. Katua ez baita, hurrik eman ere, erbia!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?