Osagaiak
Errezeta
Kakahuete, hur edo almendra bati hozka egin eta gorbezitua baldin badago, bigundua, edo hozkia ematen badu, fruitu lehorrak plater batean zabal-zabal jarri eta segundo batzuez sartuko ditugu mikrouhinen labean, potentzia handienean, lehengo gogortasuna erdiesteko, berriz ere sasoiko egon daitezen, txigortu berrien itxurarekin. Gainera, epel, askoz ere goxoagoak egongo dira.