GAZTA NOLA GORDE

Osagaiak

  • Ontzi tapadun bat

Errezeta


Ongi itxia gorde behar da beti gazta, ontzi tapadun batean, zapore arrarorik har ez dezan. Hozkailuko alde epelenean gordeko dugu, beheko aldean. Hutsean ontziraturiko puska bat saltzen badigute, ez dezagun mahaira atera arte ireki. Beste hainbestekoa esango dugu oihaletan edo zatar-paperean bildurik, edo kartoizko edo lastozko kaxen barruan estuturik, aurkezten diren gaztez. Kontsumitu bitartean, ez dezagun gazta agerian utzi.

Jan baino gutxienez bi ordu lehenago edukiko dugu gazta giroko tenperaturan, jaterakoan krematsu egon dadin. Ez du hotza behar, gazta batentzat hotza jatea baino gauza okerragorik ez dago. Eta oso krematsuak badira, kanpoan utziko ditugu, baina bilduak, desitxuratu egin baitaitezke bestela, arraildu, lehertu. Eta horrek ez du erremediorik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?