Osagaiak
Errezeta
Kazola batean, olio pixar bat eta tipulak jarriko ditugu, zerrendatan moztuak. Su eztian maneatuko dugu tipula lehenik, kazola estalita, arian-arian xamur geldi daitezen. 30 bat minutuan edukiko ditugu horrela. Sua bizitu egingo dugu gero; tapa eraiki eta tipulek halako kolorea har dezaten utziko dugu: lurrindu egingo da hondoan pilatuko den zuku guztia. Ozpina erantsiko dugu, tipula ilundu eta berezko zapore horretaz horni dadin. Karamelatzen utzi eta xukatu egingo dugu gero, eduki lezakeen koipe guztia kentzeko. Bukaeran berean erantsiko dugu eztia. Nahasi egingo dugu guztia.
Gatza eta piperbeltza eman ondoan, padera bero batean ipiniko ditugu lau zati foie-gras, su bizian. Alde guztietatik gorritu direnean, biraka erabili eta eztitu egingo dugu sua. Padera alde batetik goratu eta bere koipean bustiko dugu gibela. Bizpahiru minutu emango ditugu honetan. Paderatik atera eta paper xurgagarrian ipiniko ditugu gibel puskak. Beste hainbeste egingo dugu gainerako lauekin. Tipula beroaren gainean zerbitzatuko dugu horrela maneaturiko gibela.