Osagaiak
Errezeta
Oliba onduak oso zaporetsuak izan ohi dira berez, eta ziplo jaten ditu batek hitzetik hortzera, gustura asko. Baina are gustagarriagoak izaten dira maneatuz gero. Azal leuneko olibak aukeratu behar ditugu, maka eta mantxarik gabe, distiratsu eta itxura oneko. Kalitate ugari dago oliben artean eta, egia esan, gero eta oliba txarragoak ikusten ari gara dendetan.
Xukatu, ontzi batean jarri eta gainetik oliba olio birjina, ardo beltzaren ozpina, limoi azal birrindua eta ximiko bat piperrauts gozo isuri eta erantsi ondoren, tipulin bat, zerrenda mehetan moztua, baratxuri ale bat, zanpatua eta zuritua, erramu lehor pixar bat, perrexil hosto hautsi batzuk, ale batzuk piperbeltz, zanpatuak, eta eskura edukiko ditugun lurrin arabiar guztiak erantsi ahal izango ditugu, nahi izanez gero. Kornixon kraskatsu batzuk gaineratu eta horrenbestez biribilduko dugu guztia.
Norberak jakingo du puntua non dagoen asmatzen, eta bere gustuaren arabera gobernatuko ditu olibak. Horra gomendio onena.