Osagaiak
Errezeta
Ur ugari isuri, gatza eman (10 g litro ureko) eta sutan jarriko dugu kazola, tapatuta. Irakiten hasi orduko erantsiko dugu pasta, eta su ezti-eztian egosiko dugu ondoren, hondoak ez dezan. 8/10 minutuan edukiko dugu egosten. Egoste-epea pastaren araberakoa izango da, pasta idorra edo freskoa erabili behar dugun, irin zuriko edo irin integraleko pasta maneatu behar dugun, kontuan hartuta. Nolanahi ere, garrantzitsua da pasta fabrikatzaile eta maneatzaileek gomendatzen dituzten egoste-epeez ez fidatzea, beren paketeetan hain kontu eta antze handiz lantzen dituzten pasten egoste-epea gainditzen duten denbora-tarteak adierazten baitituzte. Halatan, hobe dugu pasta egosten ari den bitartean dastatzea. Egoste-urari baratxuri ale batzuk, zuritu gabe, erantsi ahal izango dizkiozue, baita zorrotada on bat oliba olio, pasta egosten hasi aurretik.