Osagaiak
Errezeta
Alberjiniak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka bat utziz azalari erantsita, zentimetro bat gutxi gorabehera. Atera dugun alberjinia mamia xehatuko dugu gero.
Zartagin handi batean, koilarakada bat oliotan, 8 kuiatxo erdiak gazitu eta bi aldeetan gorrituko ditugu pixka bat. Labeko erretilu batean utziko ditugu. Alberjiniak salteatu ditugun zartagin berean, gainerako olioa jarri eta, su bizi-bizian, frijituko dugu alberjinia mamia, 10 bat minutuz, ongi egiten den arte. Orduan, une horretan, haragia erantsi, gazituta, eta ongi nahasi. Segitu dezala denak su bizian. Egin dadila su bizian ordu erdiz, haragiak askatzen duen urina lurrundu arte, haragia ongi egin arte. Hori dena koilararekin eragiteari utzi gabe egingo dugu, haragi xehatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Tomate saltsa gehitu gero. Gatzik behar ote duen begiratu. Hori izango da kuiatxoen betegarria.
Kuiatxo hustu eta salteatuak beteko ditugu orain. Betegarriak muinoa egin dezala. Labean edo mikrouhinen labean berotu minutu batzuez, behar duten tenperatura iritsi dutela ikusten dugun arte.
Elikagaietan aberatsagoak izan daitezen nahi badugu, labera sartu aurretik bexamel egin berriaz eta gazta arraspatuaz estali, edo gazta arraspatu hutsaz, axaletik erreak eta gorrituak izateko. Horrela, gustagarriagoak izango dira haurrentzat.