URAZA, ESKAROLA ETA BESTE, NOLA GARBITU

Osagaiak

  • Ura
  • Ozpina

Errezeta


Kanpoko hostoak kendu eta arretaz desegingo ditugu buruak. Puntak eta zurtoinak bereizi, eta iturriaren azpian garbituko ditugu xehe-xehe hostoak, lurra eta hondarra kentzeko. Ur ugaritan murgilduko ditugu ondoren; tanta batzuk ozpin edo ehe eman eta beharreko epean edukiko ditugu barazkiak zikinkeria gune zailenetatik atera ahal izateko. Eskuz xukatuko ditugu hostoak, saski birakarian sarrarazi aurretik. Eragin eta ur soberakina kenduko diegu. Horrelakorik ez badugu, zatar lehor batean sartu eta barru hartan irabiatuko ditugu leunkiro hostoak.

Entsalada-barazkia kontserbatzeko modu hoberena dugu zatar heze batean bildu eta gopor baten barruan edukitzea, hozkailuaren barruan, 10 bat graduko tenperaturan. Ez dezagun entsalada-gaia hozkailuan oso atzean utz, edo hozkailua hotzegi dagoela sar. Izoztu egin daitezke hostoak eta orduan horrek ez du erremediorik: zakarretara. Oso garrantzitsua da entsaladak barazkia garbi, fresko eta lehor dagoela maneatzea.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?