Osagaiak
Errezeta
Urdekiak gordetzeko, hezetasunetik eta usain arrotzetatik gordeko duten kaxa hermetikoak eduki behar ditugu. Garrantzitsua da hori. Oso maiz erosten dira egun urdekiak xerratan eta hutsean zirrikiturik batere gabe poltsaratuak. Urdeki-saltzaile ia guztiek dituzte hutsean ontziratzeko edo poltsaratzeko makinak; halatan, urdeki asko erosi behar badugu, hoberena izango da gai horiek hutsean poltsaratzea edo ontziratzea. Etxean, ontzi hermetikotara aterako ditugu gutxi barru jango ditugun poltsa, zorro edo ontzietako urdekiak. Beren horretan utziko diegu besteei, egun gehiagotan egoki kontserba daitezen.
Tripazain handiak bagara, minutu batzuen kontua baino ez da izango urdekiena geure hozkailuetan. Baina halakoak ez bagara, eta hala behar du, kaxa batean gorde eta babestuko ditugu beti urdekiak, eta ez hiperreko paper zarpailean edo ohiko plastikozko poltsa itxuragabean. Arduratzen bagara, gehiago iraungo digute urdekiek.