OILASKOA SALTSAN

Osagaiak

  • Oilasko bat, ederra, zatitua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 porru, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Oliba olioa
  • Litro erdia salda edo ur
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Oliba olioa kazola zabal batean isuri, eta su ertainean axaletik frijitzen ipiniko ditugu oilasko zatiak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, sua eztitu eta gainera isuriko dizkiegu barazki guztiak, eta frijitzen utziko ditugu, erre gabe betiere, 10 bat minutuan. Orduan erantsiko dugu tomate saltsa, buelta batzuk eman eta isuri egingo dugu ondoren salda edo ura. Su eztian egiten utziko dugu guztia, 25 bat minutu, ongi xamurtu eta saltsa oilasko puskei itsats dakien arte, saldatsua ez baitzaigu geratu behar. Jan aurretik, patata frijitu lauki batzuk edo txanpinoi salteatuak erantsi ditzakegu oilaskoaren hornigai gisa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?