OILO ZOPA

Osagaiak

  • Oilo erdia, zati txikitan moztua, barrukiak ere moztuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Errezeta


Eltze handi bat su gainean jarri, oliba olioa ipini eta berotasun hartan edukiko ditugu oilo puskak eta barrukiak. Gatz pixka bat eman eta barazkiak erantsiko ditugu, osorik. Ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak gaineratuko ditugu ondoren. Ur ugarirekin estaliko dugu guztia. Gatza eman eta irakin eztian edukiko dugu eltzea 90 bat minutuan, haragia hezurretatik bereizi arte.

Erretiratu egingo ditugu hezurrak. Eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago erantsiko ditugu fideoak, eta bero zerbitzatuko dugu zopa. Iragazki ere egin dezakegu salda eta fideoak salda hutsean egosi. Bereiz aurkeztuko dira haragi puskak eta barazkiak. Gustuak gustu, horra aukerak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?