OLAGARROA EGOSTEKO ERA

Osagaiak

  • Olagarro eder bat, gordinik.
  • Ura eta gatz larria

Errezeta


Bi formalismo bete behar dira olagarroa egosi aurretik. Edo arrantzaleak egosi aurretik egundainoko kaskarreko aldia jotzen dio arroka baten kontra, xamur gera dadin, edo izoztu eta berriro beratu ostean egosiko dugu, ondoren adieraziko dugun moduan.

Eltze batean, ur gazi ugari jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko, burutik heldu eta lauzpabost aldiz "bataiatuko" dugu olagarroa (garro guztiak urperatuko ditugu bururaino, baina kaskoa erabat sartu gabe, eta berehala aterako dugu ondoren. Hau da, hau, bataioa!). Laugarren aldian, askatu eta barruan utziko dugu olagarroa, su bizian egosten. 20-25 minutuan edukiko dugu (olagarroaren tamainaren eta kalitatearen araberakoa izango da).

Olagarroa ongi egosia dagoela jakiteko, sardexka bat ziztatuko dugu haren haragian: oztoporik gabe sartuko duguna.  Sutatik atera eta uretan utziko dugu pausatzen 5 bat minutuan. Zabal-zabal hedatu eta, epeldu denean, moztu eta nahi moduan maneatuko dugu: Galiziako eran, entsaladan, enpanadan, eta abar.

Galiziako guztia meiga kontua omen dela-eta, jakin ezazue lurralde hartan kobrezko kazola edo eltze batean egosten dutela beti olagarroa. Parte txarrekoak uxatzeko edo goxoago maneatzeko?



Iruzkinak

KOJGHGYGFFHHFVTGGYVGGHG HBJHYU

OK @ 2021-03-03 15:28:55

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?