OLAGARRO ETA LEKA ENTSALADA

Osagaiak

  • Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak
  • Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua
  • Tipulin bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, pikatuak
  • Koilaratxokada bat piperrauts gozo
  • 10 koilarakada oliba olio birjina
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza

Errezeta


Gopor edo entsalada-ontzi zabal batean ipiniko ditugu lekak, xukatu eta epeldu ondoan. Gopor txiki batean nahasiko ditugu tipulina, baratxuri aleak, ozpina, olioa, piperrautsa eta gatza. Biraka erabiliko ditugu gai guztiak ongi nahasteko. Ozpin-olioaren erdia garaztatuko dugu leka epelen gainean, eta bizi-bizi nahasiko ditugu ondoren.

Gisa horretan onduriko leken gainean ipiniko ditugu olagarro puskak, eta ozpin-olioaren beste erdia erantsiko dugu ondoren. Mahairako prest egongo da orduan entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?