TTOTTO BEROA (HOT-DOG)

Osagaiak

  • 4 opil luze eta mehe
  • 8 saltxitxa on
  • Piper berde bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Alde batetik irekiko ditugu opilak edo ogiak, eta prest utziko ditugu betetzeko. Padera batean xorta bat olio isuri eta azaletik salteatuko ditugu, su bizian, tipulina eta piper berdea, zapore gordina gal dezaten. Gatza eman eta opilen gainean zabalduko ditugu barazki hauek. Sutan jarriko dugu berriro padera, saltxitxak txigortzeko (sardexka batez zulatuko ditugu aurrez). Gorritu orduko aterako ditugu paderatik, ogian egokitzetan. Gogoko badugu, koilarakada batzuk tomate saltsa erantsi ahal izango dugu saltxitxen gainean. Ogia itxi eta barrura goxokia!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?