ALBERJINIAK URDAIAZPIKO ETA TOMATEAREKIN

Osagaiak

  • 5 alberjinia eder
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • Eskukada bat urdaiazpiko, zerrendatan moztua
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Gatza

Errezeta


Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak geratzen dira azala eta guzti. Dado handitan moztuko ditugu, maneatzerakoan dezente urrituko baitira. Kazola zabal batean olioa isuri eta, su eztian jarri ondoren, urdaiazpikoa erantsiko dugu. Bira batzuk eman eta baratxuriak paratuko ditugu gero, erretzen utzi gabe. Alberjinia dadoak gaineratu eta ezti-ezti egiten utziko ditugu, su ertainean, gorritu bitartean urri daitezen. Kazola estalirik edukiko dugu lehen minutuetan, tenperatura har dezan, eta estalkia erretiratuko dugu gaiak maneatzen hasi direneko, barazkiaren zukua lurrin dadin. 25 minutuan edukiko dugu horrela. Azkenean, tomate saltsa erantsi eta, biraka erabili ondoren, gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu. Mahairako prest egongo dira orduan alberjiniak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?