TXERRI-SOLOMO ETA GAZTA OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • 4 gazta xerra, desegingarria
  • 4 xerra mehe txerri solomo adobatu
  • Baratxuri ale bat, xerratan
  • Gatza eta oliba olioa

Errezeta


Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin. Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko. Sua bizitu eta, gatza eman ondoren, txigortuko ditugu solomo xerrak, erre gabe. Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko ditugu ondoren, eta haien gainean gazta desegina. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu solomoak txigortu diren paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Opil erdi honekin itxi, ongi estutu eta jan egingo dugu ogitartekoa.

Paderan maneaturiko solomoen berotasunak desegingo du gazta, urtu eta ertzetatik jariarazirik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?