GAZTA ETA URDAIAZPIKO OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil eder bat, bitan irekia
  • 4 xerra eder urdaiazpiko egosi edo urdaiazpiko iberiar, gustuen eta diru-poltsaren egoeraren arabera
  • 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena
  • Xorta bat oliba olio birjina

Errezeta


Labe-erretilu batean, grilan ipiniko dugu opila, irekia eta mamia gora begira. Labean edukiko dugu minutu batzuetan, txigortzen hasi arte. Erretilua labetik atera eta oliba olioaz bustiko ditugu bi opil erdiak biak; gero, urdaiazpiko xerrak eta gatza xerrak ipiniko ditugu opil erdi batean eta bestean, ongi tolesturik. Labean sartuko dugu berriro erretilua; grilari eragin eta minutu batzuetan utziko dugu gazta desegiten eta azaletik txigortzen. Bi opil erdiak batu, estutu eta hozten utziko dugu ogitartekoa segundo batzuetan, jaterakoan ez erretzeko.

Ohiko gazta eta urdaiazpiko ogitarteko hotzaren bertsio landuago bat da hau, baina bestea ere oso goxoa da. Garaiak aurrera doaz, ordea, eta modu hau zaporetsuagoa da. Molde klasikoaren ildotik jo nahi dutenek, badakite: ogi tartean gazta xerra meheak ipini, haien gainean urdaiazpiko xerrak zabaldu, eta listo!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?