GAZTA FRIJITU OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil eder bat, bitan irekia
  • 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena

Errezeta


Labe-erretilu batean, grilan ipiniko dugu opila, irekia eta mamia gora begira. Labean edukiko dugu minutu batzuetan, txigortzen hasi arte. Opil erdi biak dauden erretilua labetik atera eta launa xerra gazta ipiniko ditugu haietan, ongi tolesturik. Labean sartuko dugu berriro erretilua, gazta gora dagoela; grilari eragin eta minutu batzuetan utziko dugu gazta desegiten eta azaletik txigortzen. Bi opil erdiak batu, estutu eta hozten utziko dugu ogitartekoa segundo batzuetan, jaterakoan ez erretzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?