BERDEL MARMITAKOA

Osagaiak

  • Berdelaren azalak eta hezurrak, Kg 1/2
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • 2 azenario, xerretan moztua
  • 2 baratxuri ale
  • Tipula bat, zatitua
  • Porru bat, zatitua
  • Ura
  • Pipermorro gorri bat
  • 2 piper berde
  • Uretan beraturiko 2 piper txorizeroren mamia
  • Tipulin bat, pikatua
  • 4 patata eder
  • Katilukada bat tomate saltsa
  • 400 g berdel, solomo garbiak bakarrik
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Salda egiteko: Kazola batean, 2 koilarada oliotan, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren, baratxuri ale oso bakarrarekin, zurituta. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.

Marmitakoari segida emateko: Su eztian betiere, 4 koilarada oliotan gozatuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak. Xehatu dugun baratxuri ale bat erantsi eta biraka eragin guztiari. zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan gozatzen. Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen. Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.

Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko dugu eta, ongi berotu ondoan, berdel solomoak salteatuko ditugu hartan, zati ederretan zatitu eta gatza eman ondoan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin. Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean. Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita berdela berotasunean luzaro egonez gero.

Barazkiak sueztitzen ari garenean, mina ere erants diezaiokegu, pipermina esate baterako.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?