Osagaiak
Errezeta
Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen dutena. Ahhh! gorroto egingo gaituzte esan behar dugunagatik, baina errezeta hau oso ongi gelditzen da hasteko ogia azaletik txigortzen badugu, Heresia gaitza, esango digute! Pikutara heresiak!
Bi aldeetatik igurtziko ditugu ogi xerrak tomate erdi umoekin, ogiak haien zukua ongi har dezan. Hori egin aurretik, bitan zatituriko baratxuri batez igurzten baditugu, talibanen batek errezeta hori jatorrizkoa ez dela argudiatuko digu, baina tira!
Azkenik, gatza eman eta oliba olio ugariz garaztatuko ditugu ogi xerrak. Olio jarioan geldi daitezela malapartatuak!
Hestekiak, urdaiazpiko iberiarra, natxoak gatzetan, mojama, butifarra erreak, eta abarrak aurkeztu ahal izango ditugu ondoan. Edozein ogitarteko prestatu behar dugunean, ogia gisa honetan prestatzen badugu, bizia askoz ere gozoagoa izango da eta bizkorrago igaroko dira gure pena guztiak.