PIPER BERDE ETA URDAIAZPIKO OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua
  • 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano
  • Gatza eta oliba olioa

Errezeta


Padera su bizian jarri eta hartan frijituko ditugu piper xerrak. Olioa kea jarioan hasi orduko erantsiko ditugu piper zerrendak, eta minutu batean edukiko ditugu ondoren, su bizian, kolorea galtzen utzi gabe. Xukatu eta gatza pixka bat emango diegu.

Olioa erretiratu eta koiperik gabe utziko dugu padera, su bizian betiere. Buelta eta buelta pasatuko ditugu urdaiazpiko xerrak paderatik, koipea urtzeko beta emanez, baina txigortu gabe, gazi geldi ez daitezen.

Piper zerrendak eta urdaiazpiko xerrak ogi tartean sartu eta barrura!

Ogitartekoa prestatu aurretik, tomatez igurtzi ahal izango dugu opilaren barrualdea eta mamia oliba olioz garaztatu. Oso goxo geratuko zaigu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?