TOMATE, URDAIAZPIKO EGOSI ETA ARRAUTZOPIL FRANTSES OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia baina aldeak erabat bereizi gabe, liburu baten antzera
  • 3 xerra eder urdaiazpiko egosi
  • Tomate bat, umoa
  • Zorrotada bat oliba olio
  • 2 arrautza, joak
  • Gatza

Errezeta


Arrautzak jo, gatz pixka bat eman eta, jakiak itsasten ez diren padera batean xorta bat olio isuri eta gero, arrautzopil frantses bat egingo dugu. Mamitsu gera dadila.

Ez dugu opila erabat irekiko, hartan sartutakoan arrautzopilaren zukua barruan gera dadin. Zikindu egingo gara bestela. Begi-bistakoa denez, horrela irekitako ogiak hobe eusten dio zukuari, aldeak guztiz bereizirik dituenak baino.

Tomatea bitan egin eta zati horiekin igurtziko dugu opilaren barrua, zukua mamian gera dadin. Oliba olioaz busti eta gatz pixka bat emango dugu ondoren. Opilaren barruan zabal-zabal hedatuko ditugu urdaiazpiko xerrak, arrautzopil egin berria itxi dezaten. Erdian paratuko dugu arrautzopila. Arrautzopilaren ingurura bilduko ditugu urdaiazpiko xerrak, ongi ixteko. Batu, estutu eta jan egingo dugu ogitartekoa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?