Osagaiak
Errezeta
Egosteko balira bezala garbituko ditugu orburuak, baina hosto gutxiago utzirik, mamiko bihotza baino ez baititugu oraingoan maneatuko. Gopor edo katilu handi batean, sagardo-ozpina, limoi zukua, piperbeltza eta gatza jarrai eta oliba olioa erantsiko dugu ondoren. Laban zorrotz batez, fin xerratuko ditugu taulan orburu bihotz gordinak, labana taularen perpendikularrean gidatuz. Entsalada-ontzian sartuko ditugu berehala orburuak; baratxuria eta tipulina hautseztatu eta ozpin-olioaz igurtziko dugu guztia, kolore beltza har ez dezaten. Gaiak irauli ongi igurtzi behar baita guztia, eta 15 minutuko pausaldi baten ondoan zerbitzatuko dugu, perrexila hautseztatu eta gero.
Entsalada gehiago hornitu nahi izanez gero, patata egosia erantsi ahal izango dugu xerratan, edota uraza edo eskarola hosto batzuk.
gqm4zy http://www.FyLitCl7Pf7ojQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
RcTlzTSCOrK @ 2016-12-31 11:15:48