Osagaiak
Errezeta
Saltsa egingo dugu lehenik. Kazola zabal batean, su eztian paratuko ditugu olioa eta tipulin, gatz pixka batekin. Potxatzen utziko dugu tipulina, kolore hartzen utzi gabe eta, xamurtu orduko, ximiko bat irin erantsiko diogu: su eztian utziko dugu, erre gabe. Orburuak egosi diren salda hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana, saltsa leun lodi xamarra lortu arte. Gatz pixka bat emango diogu ondoren. Saltsa honi tomate saltsa, haragi saltsa “gisatuarena edo“ edota, esate baterako, eguerdian erre dugun oilaskoak utzitako saltsa ere erantsi ahal izango diogu, koilarakada gutxi batzuk. Bai eta urdaiazpiko takotxo batzuk ere.
Bitan zatituko ditugu orburuak edo osorik utziko, txikiak badira. Irinetan axaletik pasa eta xehaturiko baratxuri eta perrexilez hornituriko arrautza joan igurtziko ditugu ondoren. Olio ugaritan frijituko ditugu ondoren, su ertainean, eta paper xurgagarrian utziko ditugu gero, xukatzen. Puska guztiak frijitu direnean, arrautza-bizarrak kenduko dizkiegu, saltsa zikin ez dezaten, eta su eztian utziko ditugu egosten, 15 minutuan. Ura edo orburuak egosi diren salda erantsiko dugu, saltsa lodiegi gertatzen ari dela ikusten badugu. Gatza neurtu eta zerbitzatu.