Osagaiak
Errezeta
Garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu orburuak. Gaiak itsasten ez diren padera batean, berotzen jarriko dugu olioa eta berotu orduko erantsiko ditugu orburuak, zurezko zaliari eragin eta eragin ari garela, itsatsi gabe egoki gorri daitezen. Puntuan jarri behar ditugu eta behar bezala gorritu, baina egosaldi hori 5/10 minutuan luzatu behar dugu, kanpotik kurruskari eta barrutik xamur geldi dakizkigun. Orburuak maneatzeko beste modu bat dugu hau, egosi beharrik gabe. Bestelakoa da haien ehundura eta izugarria haien zaporea.
Sutatik atera baino lehentxeago, gatza emango diegu orburuei eta baratxuri eta perrexil xehatuak erantsi. Iraulian erabiliko ditugu beste minutu erdi batean, baratxuria erre ez dakigun, eta erretiratu egingo ditugu ondoren. Hornidura gisa zerbitza ditzakegu edo, arrautzak jo ondoren, tortillan edo nahasirik.