AMUARRAINAK ESKABETXEAN

Osagaiak

  • 1,5 kg amuarrain, garbi eta zabaleran bitan zatituak
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Urdaiazpiko serranoa, gizenez ongi hornitutako xerra bat
  • Erramua, hosto fresko bat
  • Ezkia, erromeroa eta salbia
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Errezeta


Amuarrainen kasuan, hobe dugu arrain-saltzaileak zatitzea. Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko ditugu amuarrainak. Xukatu eta geroko gordeko ditugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, baratxuriak eta urdaiazpiko xerra bitan zatitua ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa, belar lurrintsuak eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu amuarrainak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Amuarrainak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?