Beharrezkoak
Errezeta
Orburu sendo gogorrak aukeratuko ditugu. Horretarako, geure esku itxian estutuko ditugu, mikrofono batekin bageunde bezala. Muturreko hostoek itxita egon behar dute, ireki nahi ez balute bezala, erdian zulorik ageri gabe. Ezin hobeak dira hostoak zurtoinari eratxikirik ageri duten orburuak.
Zurtoina moztu eta 10 cm-ko tartean utziko dugu oinaldeari lotua. Orburuaren kanpoko hostoak kentzerakoan, bi hatz motzago utziko dugu muturra. Kontu handiz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gutxiena kenduz. Modu berean landuko dugu zurtoina; oinaldeari loturik utziko dugu eta muturreraino zuritu, mami askorik atera gabe. Labana oso zorrotza erabiliko dugu egiteko honetan. Ur irakitan edo, Proventzako barigoulo bat prestatzen ari bagara, barazkien hondoan sartuko ditugu garbitu ahala orburuak. Horrela jokatuta, ez dira belztuko. Zenbat eta airearen ekinetik babestuago egon orduan eta hobe edukiko ditugu orburuak.
Ordea, hobe dugu ilunduxe jan, limoiaren poderioz eta zaporeaz arazturik baino. Horrelaxe jaten ziren lehen, limoi zuku batez horniturik, belztu ez zitezen. Limoia gin-tonikarentzat. Orburu gustua eduki dezatela orburuek.