Osagaiak
Errezeta
Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar dira, azukrearekin batean, eta gero gurin bigunari erantsi. Garrantzi handikoa da gurina ez egotea ez hotz, ez gogor, ez oso likido. Dena irabiatu gero, bizi-bizi. Almendra txikitua eta esnegaina erantsi ondoren, berriz nahasi dena. Aurretik gurinaz igurtzita eta irineztatuta dugun molde batean sartuko dugu orea. Labean eduki 40 minutuan 180 graduan. Azkeneko 15 minutuan bizkotxoa aluminio-paperaz estalita edukiko dugu sobera gorritu ez dadin. Labetik atera eta hozten utzi.