HENRIETTEREN PASTELA

Osagaiak

  • 2 katilukada irin
  • 2 katilukada azukre
  • 3 arrautza
  • Katilukada bat esnegain urtu
  • Koilaratxokada bat azukre bainilatu
  • Ximiko bat legamia-hauts

Errezeta


Azukrearekin joko ditugu arrautzak, kolore zurixka hartu arte. Irina, esnegaina eta legamia gaineratuko ditugu ondoren. Molde biribil bat gurinez igurtziz eta, irina hautseztatu ostean, hartan egokituko dugu orea. Labean sartu eta 20/25 minutuan edukiko dugu ontzen, 200º-ko tenperaturan. Zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?