MADALENAK

Osagaiak

  • 6 arrautza
  • 300 g oliba olio
  • 300 g azukre
  • 300 g irin
  • Ximiko bat legamia
  • Azukre-hautsa

Errezeta


Pisu bera izango dute olioak, irinak eta azukreak. Gopor batean, azukrearekin joko ditugu arrautzak, harrotu eta krema lodi bat itxuratu arte. Olioa gaineratuko dugu ondoren, xirripaka eta orea etengabe nahasiz. Irina eta legamiaren txanda izango da hurren: langar finean erantsiko ditugu, orea espatula batez goitik behera iraulkaturik, gai guztiak ongi batu daitezen. Paperezko moldetan banatuko dugu orea, erdiraino, eta labe-erretilu batean antolatuko ditugu moldeak. Labean sartu eta 220º-ko tenperaturan edukiko ditugu, hazten eta gorritzen hasiak direla sumatu arte. Hasierako 15 minutu horien ostean, 190º-ko tenperaturan edukiko ditugu madalenak barrutik ontzen, 15/20 minutuan. Ongi eginak diren jakiteko, zizta egin eta garbi eta lehor atera beharko zaigu orratza. Hala ez bada, barrutik gordin dauden seinale.

Azukre-hautsez hornituko ditugu gainetik, hoztu eta gero. ongi itxitako kaxa hermetiko batean gordeko ditugu ondoren.



Iruzkinak

MADALENAK | Sukaldean
[url=http://www.g960o1c57r02cjv7g39nhwf521p1lw4ts.org/]ucjbdjnqdq[/url]
<a href="http://www.g960o1c57r02cjv7g39nhwf521p1lw4ts.org/">acjbdjnqdq</a>
cjbdjnqdq http://www.g960o1c57r02cjv7g39nhwf521p1lw4ts.org/

cjbdjnqdq @ 2020-12-24 09:19:32

MADALENAK | Sukaldean
qbgbblwyld http://www.gwo7n3qcl925240n69p8riyl2vk53p41s.org/
<a href="http://www.gwo7n3qcl925240n69p8riyl2vk53p41s.org/">aqbgbblwyld</a>
[url=http://www.gwo7n3qcl925240n69p8riyl2vk53p41s.org/]uqbgbblwyld[/url]

qbgbblwyld @ 2021-04-02 19:14:41

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?