MADALENAK MERTXIKAREKIN

Osagaiak

  • 200 g azukre
  • 4 arrautza
  • 5 koilarakada esne
  • 250 g irin
  • Koilaratxokada bat legamia-hauts
  • 125 g gurin urtu
  • 2 limoi berderen edo, besterik ezean, horiren azal birrinduak
  • Mertxika helduak, zurituak eta atal marduletan moztuak

Errezeta


Gopor batean landuko ditugu arrautzak, azukrea eta azal birrinduak. Ongi joko dugu nahastura hagaxka batzuez, loditu eta kolore zuria har dezan. Langar finean erantsiko dugu ondoren irina, legamiarekin batean. Biraka nahasi ondoren gaineratuko ditugu esnea eta gurina. Ongi nahasi eta prest edukiko dugu orea.

Madalena moldeak beteko ditugu gero oreaz, haien okupaturik. Mertxika atal fresko bana barneratuko dugu ondoren haietan. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko ditugu moldeak, 15/20 minutuan, madalena gorritu eta harrotu arte. Hoztu ondoren, azukre-hautsa erantsiko diegu gainetik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?