SAN MARKOS OPILA

Osagaiak

  • 225 g gurin bigun
  • 280 g azukre
  • limoi azal baten hautsa
  • gatz pitin bat
  • 115 g arbendol edo almendra eho
  • koilarakadatxo erdi legami
  • 200 g irin
  • 3 arrautza

Errezeta


Gurina eta azukrea ongi nahastu ondoren, limoi azalaren hautsa gehituko diogu, gatza, arbendola eta legamia ere bai. Dena nahastuko dugu ostera ere, baina gehiegi landu gabe. Gero hiru alditan gehituko dizkiogu irina eta arrautza, aldi bakoitzean guztia nahastuz. Irinaren herena eta arrautza bat aldi bakoitzean, alegia. Ez da orea gehiegi nahastea komeni. Bizkotxoentzako ontzi batean jarriko dugu orea, 24 cm-ko ontzi batean, eta 170º-tan dagoen labean, hogei minututan eduki dugu. Ontzitik atera eta hozten utzi, jan baino lehenago.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?