XUXU EDO PROFITEROLEN OREA

Osagaiak

  • Litro laurdena ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 60 g gurin
  • 125 g irin
  • 3 arrautza

Errezeta


Kazola batean, ura gatza eta gurina jarriko ditugu egosten. Irakin ondoan, sutatik atera eta kolpe batez erantsiko dugu irina, bahetu eta gero. Zurezko zali batez joko dugu eltzean, orea leuntzeko. Su eztian jarriko dugu ondoren, eta arian-arian nahasiko dugu orea, kazolako paretetatik askatzen hasi arte. Sutatik berriro atera eta banan-banan erantsiko ditugu arrautzak, orean egoki nahas daitezen. Guztiz oratuko dugu arrautza bakoitza hurrena sartu aurretik.

Aho zabal leuneko mahuka batean sartuko dugu orduan orea eta, eguzki-lore olioaz igurtzitako labe-erretilu batean, intxaur baten edo nahi dugun neurriko bolatxoak itxuratuko ditugu, kontuan harturik labeak halako bi bihurtuko duela haietako bakoitza.

Arrautza joan arin igurtzi eta 190º/200º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean. Ez dugu bitarte horretan labearen atea zabalduko, hondamendia gertatuko da bestela: xuxuak lehertuko dira eta ez dira behar bezala haziko.

Hozten utziko ditugu ondoren. Nahi bezala bete eta azukrea hautseztatuko dugu gero haien ondotik. Gora gantzak eta gizenak, neska-mutilok!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?